Azpeitia, Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finalera

Uztarria.com 2008ko uzt. 19a, 20:07

Gaur ere irabazi egin dio Markinari, 1-2

Uharte izango du kontrario finalean, hilaren 25ean, Iruñean

Azken albistea (uztailak 21. 12:55): Finalera joateko autobusa jarriko dute

Azpeitiak (Gipuzkoako txapeldunak) pilotako Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finala jokatuko du, datorren ostiralean (hilaren 25ean), Iruñean. Uharte (Nafarroa) izango du aurkari, eta Labriten ariko dira, 10:30etik. ETB1ek zuzenean emango du finala.

Uhartek atzo (ostirala) lortu zuen sailkapena, Gasteiz mendean hartuta.

Azpeitiak eta Markina-Xemeinek (Bizkaia) gaur jokatu dute finalerdiko itzulikoa, azken horren etxean. Joanekoan bezala, Azpeitia nagusi 1-2. Gazteetan eta seniorretan irabazi du, bietan 12-22. Kadeteetan galdu, 5-22.

Azken albistea (uztailak 21. 12:55): Finalera joateko autobusa jarriko dute

Iruñean jokatuko duten finalera joateko autobusa antolatu dute. 18:00etatik 20:00etara bitartean eman beharko da izena autobuserako, Frontoi Txikin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide