Jagoba Beobide, Real Unionera

Uztarria.eus 2008ko uzt. 21a, 12:07

Realak utzita, Bigarren B Mailako taldean jokatuko du Beobidek hurrengo denboraldia

Beste azpeitiar bat ere ariko da Real Unionen: Hodei Mendinueta

Jagoba Beobide futbolariak Real Union Espainiako Bigarren B Mailako taldean jokatuko du hurrengo denboraldian, Realak utzita. Reala Bn ibili da Beobide azkeneko urteetan. Erdilaria da eta 21 urte ditu. Kadetea zela hasi zen Beobide Realean jokatzen, aurretik, Lagun Onaken jokatzen zuen, alebinetan eta infantiletan.

Beste azpeitiar bat ere ariko da Real Unionen: Hodei Mendinueta zentrala. Irungo taldeak Lagun Onak-etik fitxatu berri du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide