Santiyo bezpera da gaur, hilak 24, eta dagoeneko iritsi dira txosnak herrira. Atzo, astelehena muntatu zituzten santiyotarako irekiko dituzten bi txosnak: Gaztetxearena eta gazte mugimendukoa. Ohiko lekuan muntatu dituzte, Berdura Plaza atzean. Bihar, Santiyo eguneko ganadu feria ere Zelailuzen egiten delako zabalduko dituzte gaur bi txosna. Gainontzekoak larunbatean irekiko dituzte.
Berrikuntzekin
Berrikuntzak ere badira aurten, ordea. Aurten, lehenengo aldiz, karpa jarriko dute txosna gunean. 200 lagun ingururentzako jateko tokia jarriko dute, "mahai eta aulkiekin" eta otartekoak eta errazioak salduko dituzte.