Juan Antxieta Musika Eskolak hilaren 8an hasiko du ikasturtea. Oraindik izena eman gabe daudenek horretarako aukera dute aste honetan, ostirala bitartean, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era.
Bestetik, ordutegia zehaztu gabe duten ikasleek ostiralean izango dute horretarako aukera, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Musika Eskolako telefono zenbakia 943 816263 da.