Larunbat arratsaldean saskibaloiko lagunarteko bi partida jokatu zituzten Azpeitiko kiroldegian. Denboraldi-aurreko bi norgehiagokak ikusteko mila pertsona inguru bildu zen.
Aurreneko partida EBA Ligako Lan Mobel Iraurgik jokatu zuen Pielagosen kontra. Azpeitiko taldea garaile izan zen, 72-67 emaitzarekin.
Bigarren partidan ACB Ligako Bruesa saskibaloi taldeak Valladolid izan zuen aurkari. Azken laurdenekoan erabaki zen norgehiagoka eta Donostiako taldea izan zen irabazlea, 80-73 emaitzarekin.
Futbolean ekin diote denboraldi berriari
Futbolean, berriz, asteburuan hasi dute Espainiako Hirugarren Mailakoek denboraldia. Lagun Onak-ek kanpoan jokatu du Laudioren kontra eta 0-0 egin dute. Datorren asteburuan, azpeitiarrek Beasainen kontra jokatuko dute Garmendipen.