Karidadeko mojek 139 urte eta gero astelehenean Azpeitia utzi egingo dute. "Azpeitian egindako lana garrantzitsua izan da, baina orain etapa berri bati hasiera emango diogu", diote mojek. Batik bat, haurren hezkuntzan eta adinekoak zaintzen egin dute lan Azpeitian. Gaur egun, bederatzi moja daude. Horietako gehienek, azken urteetan San Martin egoitzan eta Iraurgi ikastetxean egin dute lan. Igandean, mojak agurtzeko eta "herrian egin duten lana eskertzeko" omenaldia antolatu dute San Martin egoitzako batzordeko kideek. "Karidadeko mojek herrian egin duten lana garrantzitsua izan da, eta haiek agurtzearekin batera gure esker ona azaldu nahi diegu. Gainera, nahi duten herritar guztiek parte har dezakete igandeko agurrean", diote San Martin egoitzakoek.
.12:30ean meza izango dute Soreasuko Sebastian Donearen parrokian eta ondoren, 14:00etan, bazkaria antolatu dute Kiruri jatetxean.
Bazkaria 30 euro kostatuko da. Bazkarira joateko txartelak honako toki hauetan jarri dituzte saltzen: EgaƱa gozotegian, Eguzkitza kafetegian, Adats ileapaindegian eta San Martin egoitzan.