Europako Seat Leon auto lasterketako bigarren proba izan da asteburuan Alemanian, Oscherslebenen. Bertan, Antonio Aristi urrestildar auto gidariak parte hartu du eta hamabigarren egin du.
Aurreko lasterketan erretiratu egin zen Aristi eta Alemaniakoan irteerako azkenengo postuetatik abiatu zen, baina hainbat gidariri aurrea hartu eta hamabigarren bukatu zuen lasterketa.
Europako Seat Leon lasterketako hurrengo proba Italian korrituko du, Monzako zirkuitu ezagunean.