Larrañaga eta Uzkudun Antiguon ere txapeldun

Uztarria.eus 2008ko ira. 3a, 12:09

Ilunpeko pilotariek 22-17 irabazi zioten finalean Idoate-Etxeberria pilotari nafarrei

Ilunpe, Torneoan pilotari gehien izan dituen kluba izan da

Donostiako Antiguo auzoan 60.ez antolatu duten 22 urtez azpikoen pilota Torneoan Ilunpeko pilotariak atera dira irabazle. Uzkudun eta Larrañaga bikotea izan ziren asteburuan jokatu zuten Torneoko txapeldunak. Ilunpekoek 22-17 irabazi zieten finalean Idoate-Etxeberria pilotari nafarrei. Larrañagak, gainera, Torneoko pilotari onenaren saria ere jaso zuen

Hori gutxi balitz, Ilunpe izan da txapelketa honetan pilotari gehien izan dituen kluba.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide