Azpeitiko Sebastian Donearen Eliza Nagusira eta Soledadeko Kaperara bisita gidatuak bertan behera geratu dira. Iraurgi Lantzenek antolatu ditu bisitak eta abuztuan zehar ere egin dituzte.
Orain, ordea, eta "zenbait faktore tarteko", irailaren 6an eta 13an Azpeitian eta Azkoitian egitekoak ziren bisitak bertan behera geratu direla jakinarazi dute.