Erniarraitz Bertsozale Elkarteak helduentzako bertso-eskolak antolatu ditu. 16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da, adin horretatik beherakoek eskoletan badituztelako ikastaroak.
Helduentzako ikastaroko izen-ematea irailean itxiko dute. Gero, izena ematen dutenak maila desberdinetan banatuko dituzte eta urrian hasiko dira eskolekin. Interesatuek ondorengo telefonoetan eman dezakete izena: Azkoitian 943 850646 eta Azpeitian 615700766.