Hil honetan hasiko dute ikasturtea Itsasikoek

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 15a, 11:09

Txikien dantza ikastaroetarako izena emateko epea gaur, astelehena, zabalduko dute

Jesus Mariatako beheko solairuan eman beharko da izena

Itsasi Euskal Kultur Taldekoek hil honetan bertan hasiko dute ikasturte berria. Txikien dantza ikastaroetarako izena emateko epea gaur bertan, astelehena, zabalduko dutela iragarri dute Itsasikoek. Gaur, astelehena, hasi eta osteguna bitartean (irailak 18) eman daiteke izena Itsasin, 17:30etik 19:30era bitartean.

Dantza saioetan izena emateko Itsasi dantza taldearen lokalera joan beharko da; Jesus Mariatako beheko solairuan dago hori, Loiolarako bidean, garai batean Uztaro Haur Eskola egon zen toki berean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide