Kz gunean ikastaro berriak

Uztarria.eus 2008ko ira. 16a, 12:09

Internet, Kutxa eta firma elektronikoari buruzko ikastaroak emango dituzte

Urrian hasiko dira klaseak

KZ gunean hiru ikastaro desberdin egiteko aukera izango da urritik aurrera. Interneteko kurtsoa 20 ordukoa izango da eta bi txanda egongo dira kurtsoa egiteko. Lehenengo txanda urriak 6tik 17ra, 9:00etatik 11:00era. Bigarrena, berriz, urriaren 20an hasiko da eta 31era arte emango da, 18:00tik 20:00ra. Kutxa ikastaroa internet bidez bankuko edo aurrezki kutxetako mugimenduak egiten jakiteko antolatu dute. Urriaren 5ean hasiko da eta 16ra arte luzatuko da, 18:00tik 20:00ra. Kz gunean emango den hirugarrengo kurtsoa firma elektronikoari buruzkoa izango da. Kurtso hau egun bakarrean eskainiko da, urriaren 22an, goizeko 09:00tik 11:00ra.

Informazio eta argibide gehiago nahi izanez gero 943 811 864 telefonora deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide