Herriko kirol elkarteek 2009. urteko udal diru laguntza zuzenak eskatzeko epea zabaldu du Udaleko Kirol Sailak. Eskaera urriaren 1etik 31ra bitartean egin beharko da, Udal Harrera Erregistroan.
Diru laguntza hauek "ohiko kirol jarduerari" lotutakoak direla azaldu dute Udalekoek. "Urte naturalari lotutako kirol-modalitateek" urtarrilaren 1etik 31ra bitartean egin beharko dituzte diru laguntza eskaerak.
Diru laguntza jasotzeko aurkeztu behar den dokumentazioa Oinarri Arautzaileetan zehaztutakoa da, baina dokumentazioak 2007-2008ko denboraldian oinarritutakoa izan behar du.