Uztaro Haur Eskolak matrikula egiteko epea zabaldu du. Gaur hasi eta hilaren 30a arte irekita izango dute haur eskolan izena emateko epea; eguerdian 12:30etik 14:00etara bitartean izango da. Haur eskolakoen esanetan, orain matrikula egiten duten haurrek azaroan, abenduan, urtarrilean eta otsailean hasteko aukera izango dute. Uztaro Haur Eskolako telefono zenbakia 943 813190 da.