Olaia Zabaleta, Azkoitian bizi den azpeitiarra, Herrixen Azkoitiko merkatari elkartearen teknikari berria da.
Hamabost egun ere ez dira lanpostu berrian dagoenetik eta dagoeneko bi lan garrantzitsu kudeatu behar izan ditu. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzari EAEko merkatari elkarteentzat diru laguntzak eskatu ditu. Bestetik, Azkoitian Herrixen txartela jarri du martxan. Txartel horri esker bezeroek %5eko deskontua izango dute.