Realak 50.000 euro ordaindu beharko dizkio Juan Antonio Larrañaga klubeko langile ohiari, bidegabe bidaltzeagatik lanpostutik. Susana Allende epaileak atzo, osteguna, eman zuen jakitera azpeitiarraren eta Realaren arteko epaia.
Larrañagak 90.000 euroko kalte ordaina eskatzen zion klubari. Realeko harrobiko kirol arduraduna zen 2006tik Miguel Fuentes orduko presidenteak jarri zuen hor, eta Iñaki Badiola egungo presidenteak aurten kendu du kargutik.
Txomin Arizmendi, Larrañagaren abokatuak, "epaiarekin pozik" daudela adierazi du.