Juan Antonio Hurtado Sanz azpeitiarra hil zen atzo (astelehena) Azkoititik Elgoibarrerako bidean, Azkarate mendiko zubitik erorita. 35 urte zeuzkan (36 zituela jarri dugu lehen).
Ertzaintzak gertaeraz 18:00ak aldera abisatu zion Azpeitiko Udaltzaingoari, honek uztarria.com-i esan dionez. Udaltzainak ondoren hildakoaren lehengusu batekin hara joan ziren, gorpua identifikatzera.
Hildakoa, Juanillo bezala zen ezaguna. Etxe Alain bizi zen.
Gaur 19:30ean hasita izango da haren aldeko hileta elizkizuna, parrokian.