Gudari Eguna ospatuko dute bihar eskualdeko hainbat herritan. Ekitaldi garrantzitsuenak Zarautzen eta Azpeitin egingo dira, bertakoak baitziren frankismoko azken fusilatuetariko bi: Juan Paredes Manotas Txiki zarauztarra eta Anjel Otaegi nuarbetarra. 1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten bi etakideak eta, ordutik, horren oroimenean egun horretan ospatzen da Gudari Eguna.
Zarauzko eta Azpeitiko egitarauak
Azpeitiko egitaraua
- 12:00etan.Gudariei omenaldia egingo diete Nuarbe auzoan.
- 19:00etan. Manifestazioa egingo dute herriko plazatik abiatuta Izan zirelako gara, garelako izango dira. Borroka da bidea! lelopean.
- 21:00etan. Afaria eta, horren ondoren, ekitaldia egingo dira Frontoi Txikian.
Zarauzko egitaraua
- 12:00etan. Zarauzko hilerrian, "frankismo garaian fusilatutakoei eta frankismoko biktimei" omenaldia egingo diete, Ahaztuak elkarteak deituta.
- 20:00etan. Musika plazatik abiatuta, manifestazioa egingo dute, ezker abertzaleak deituta.