Brinkola telesailaren atal bat grabatzen egon dira goiz osoan tren museoan. ETB1 kateak urtarrilean estreinatuko du telesaila. Anjel Alkain izango da protagonista eta Wazemank eta Noaoa saioko beste antzezle batzuek ere parte hartuko dute. Telmo Esnal eta Asier Altuna dira lanaren zuzendariak; 2005. urtean Aupa Etxebeste! filma zuzendu zuten.
Telesaila tren geltokia duen Brinkola Legazpiko auzoan oinarritzen da. Arroa Zestoako auzoan grabatuko dituzte lanaren atal gehienak.