Sanjuandegin, Urbitarte kalean, bidegorria egin eta espaloia eraberrituko dute, eta lan horiek egiten asteazkenean (urriak 1) hasiko dira. Ondorioz, Kutxa paretik igerilekura bitartean autoentzako pasabidea itxi egingo dute.
Autoak epaitegi ondotik bideratuko dira eta autobus geltokia Esklaba aurrera pastauko dute.
Bidea itxita bi astez egongo dela aurreikusi du Udalak.