Iraurgi Saskibaloi Elkarteak saskibaloiko teknifikazio eskolen inguruan informatzeko batzarra deitu du gaur, 19:30ean, Betharramdarretako aretoan.
Urriaren 5ean jarriko dute berriro saskibaloiko teknifikazio eskola martxan. Eskolan, 1997. urtetik 2000. urtera bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartzen dute; hau da Lehen Hezkuntzako 3. maila eta 6. maila artekoek. Gaurko deitu duten batzarrean, besteak beste, eskolaren egutegiaz eta beste herrietan (Azkoitia eta Zestoa) martxan jarri dituzten ekimenetaz jardungo dute.