Ikasturte berriarekin batera hasi dira eskualdeko Udal Kiroldegiak betetzen. Urtetik urtera, kirol instalazioek herritarren zerbitzura jartzen dituzten jardueren eskaintza gero eta zabalagoa da. Ikastaro asko dagoeneko martxan dira, eta beste hainbat, berriz, urrilo lehen astean jarriko dira abian. Udal Kiroldegietako instalazioak erabiltzeko nahikoa da bazkide izatea edo, bestela, posible da egun bateko sarrera ordaintzea bertako zerbitzuez gozatu ahal izateko.
Urteko bazkidetza
Azpeitiko Kiroldegiari dagokionez, hainbat ekipamendu ditu herritarren zerbitzura, bi gune nagusitan banatuta: batetik, estalitako eta estaligabeko igerileku bana du Sanjuandegi auzoan; eta, bestetik, Kiroldegia, Garmendian. Horiez gain, kirol gune berria eta herriko frontoiak ere baditu. 6.000 bazkide inguru ditu Azpeitiko Kiroldegiak, baina erabiltzaileak gehiago dira. Azken urteotan ekipamenduen erabilpena mantendu egin da, baina, ohikoa legez, urteko sasoi jakinetan erabiltzaile kopuruak gora egiten du, denboraldi hasieran, adibidez. 2008ko urteko bazkide kuotei dagokienez, familiako bazkide txartela 215,66 euro kostatzen da. 18 urtetik gorakoen banakako txartela, berriz, 138,75 euro; eta 18 urte bitarteko gaztetxoek urtean 87,56 euro ordaindu behar dute bazkide izateko.
Ordutegiak eta prezioak
Honako hauek dira ikasturte honetan Udal Kirol Patronatuak bere ekipamenduetan eskainiko dituen ikastaroak. Ikastaro gehienak Udal Kiroldegian izango dira.
Igeriketa helduentzat
- Astelehenetik ostiralera. 07:00-08:00, 10:00-11:00, 19:30-20:30. Prezioak: bazkideak, 44.02euro; besteek, 77,06euro. Hileko kuota.
Igeriketa txikientzat
- Astean bi egunetan. 17:30-18:30, 18:30-19:30. Prezioak: bazkideak, 29.33euro; besteek, 51.38euro. Hileko kuota.
Matroigeriketa
- Astean bi egunetan. 16:15-16:45, 16:45-17:15. Prezioak: bazkideak, 26.41euro; besteek, 46.28euro. Hileko kuota.
Gimnasia
- Asteartetan, ostegunetan eta ostiraletan. 07:00-07:50. - Astelehenean, ostegunetan eta ostiraletan. 19:00-19:50, 20:00-20:50. Prezioak: bazkideak, 22:42euro; besteek, 39.21euro. Hileko kuota.
Pilates
- Asteartetan eta ostegunetan. 09:00-09:50, 16:00-16:50. Prezioak: bazkideak, 33.39euro; besteek, 58.42euro. Hileko kuota.
Helduentzako gimnasia
- Asteartetan, asteazkenetan eta ostiraletan. 10:00-10:50. Prezioak: bazkideak, 22.42euro; besteek, 39.21euro. Hileko kuota.
3. adinekoentzako soinketa
- Astelehenetan eta asteazkenetan. 16:30-17:20. Prezioak: bazkideak, 13.11euro; besteek, 22.92euro. Hileko kuota.
Aerobik (igerilekuan)
- Asteartetan, asteazkenetan eta ostiraletan. 15:00-15:50. Prezioak: bazkideak, 22.42euro; besteek, 39.21euro. Hileko kuota.
Aerobik (Kiroldegian, astean hiru egunetan)
- Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. 10:15-11:05, 19:00-19:50, 20:00-20:50. Prezioak: bazkideak, 22.42euro; besteek, 39.21euro. Hileko kuota.
Aerobik (Kiroldegian, astean bi egunetan)
- Asteartetan eta ostegunetan. 10:15, 15:10, 18:00,19:00, 20:00. Prezioak: bazkideak, 14.97euro; besteek, 26.19euro. Hileko kuota.
Aerobik gaztetxoentzat
- Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. 18:00-18:50. Prezioak: bazkideak, 22.42euro; besteek, 39.21euro. Hileko kuota.
Spinning
- Astelehenetan, asteartetan, asteazkenetan eta ostegunetan. 10:15, 15:10, 18:00, 19:00, 20:00. Prezioak: bazkideak, 28.06euro; besteek, 49.09euro. Hileko kuota. - Larunbatetan. 10:30-11:20. Prezioak: bazkideek, 4.65euro; besteek, 7.95euro. Hileko kuota.
Funky Hip Hop
- Larunbatetan. 11:30-12:20. Prezioak: bazkideak, 12.71euro; besteek, 22.26euro. Hileko kuota.
Erremonte ikastaroak
- Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. 017:00-18:30. Prezioak: bazkideak, 8.51euro; besteek, 14.88euro. Hileko kuota.
Areto dantzak
- Larunbatetan. 16:30-18:00. Prezioak: bazkideak, 19.17euro; besteek, 33.47euro. Hileko kuota.
Adimen urriko pertsonentzako jarduerak
Prezioak: bazkideak, 13.82euro; besteek, 24.24euro. Hileko kuota.
Haur ezinduentzako kirol jarduerak
Prezioak: bazkideak, 25.52euro; besteek, 44.67euro. Hileko kuota.
Muskulazioa
Prezioak: bazkideak, 21.26euro; besteek, 24.24euro. Hileko kuota.