Euskal Herrian beste emakume bat erail zuten igandean eta hori salatzeko kontzentrazioa egin zuten atzo, asteazkena, herriko plazan. Bilgune Feministak deitutako elkarretaratzea izan zen eta bertara joan zirenek emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela adierazi nahi izan zuten.
Igandean Santurtzin ustez bikotekideak hil zuen Doccas David emakumea. Bost emakume hil dira jadanik aurten Euskal Herrian bere bikotekideen eskuetan. Azpeitiko Udaleko Berdintasun Kontseiluak gertaera basati hau salatu eta emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitzea denon ardura dela gogorazi du.