Aurtengo Nafarroa Oinez datorren igandean ospatuko dute Iruñean, Jaso Ikastolak antolatuta, eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusa antolatu du bertara joateko. Goizeko bederatzietan irtengo du anbulategi aurretik eta 18:30ean izango da itzulera ordua. Joan-etorria egiteko bederatzi euro ordaindu beharko dira.
Izena emateko edo informazio gehiagorako 943 151246 telefono zenbakira deitu behar da.