Herri indigenetatik komunikazioa eraikitzen lelopean, zinema eta kooperazio emanaldiak antolatu ditu Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak Azpeitian, gaur hasi eta larunbata bitartean, 21:30ean Betharramdarretan izango dira saioak. Azaroan, berriz, Zumaian izango dira.
Aurtengo ekitaldian, 2006ko ekainean CLCPI-k Oaxacan (Mexiko) antolatutako Herri Indigenen Zinema eta Bideoaren Nazioarteko VIII. Jaialdian aurkeztu ziren ikus-entzunezko materialen zati bat aurkeztuko dute. Film hauetako protagonistek eurek bizitako esperientziak kontatzen dituzte, batik bat. Azpeitian emanaldi guztiak 21:30ean dira, Betharramdarretan.
Emanaldiak
Azpeitiko emanaldi guztiak Betharrametan izango dira, 21:30ean.
- Urriak 15, gaur. Hori gertatzen ari da (Mexiko, 2002), Esnfatzaileak (Australia, 2005), Nire lehenbiziko harremana (Brasil, 2005) eta Oihanaren defendatzailea naiz (Ekuador, 2004).
- Urriak 16, bihar. Basarmortuko ahotsak (Sahara, 2005) eta Guatemala lur erraustua (Guatemala, 2004).
- Urriak 17, etzi. Zailena maitasuna da (Norvegia, 2005), Amets binazionalak(Mexiko, 2005) eta Zaldizko mamuak (Ameriketako Estatu Batuak, 2004).
- Urriak 18, larunbata. Barkamenaren prezioa (Senegal, 2001).