Atzo goizean, asteroko azokan, Katxalin elkarteak bularreko minbiziari buruzko mahaia jarri zuen, udaletxe azpian. Azpeitiko Katxalin elkarteko kideek mahaian egon ziren goizeko bederatzietatik ordubatera, gaitz honi buruzko informazioa banatzen eta diru-laguntzak jasotzen.
Datorren igandean, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da. Katxalin bularreko eta ginekoliako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakume elkartea da.