Azpeitiarrak izan dira Asturiasko Angliru mendiaren igoeran. Lasterketa pasa den igandean egin zuten eta Ikasberri Kirol Elkarteko bost kide ibili ziren bertan. Taldeko lasterketan hartu zuten parte. Josu Arregik, Enekoitz Aizpuruk, Jose Luis Albizurik, Javier Cuadradok eta Carlos Paredesek osatutako taldeak bigarren postua lortu zuen.
Horrez gain, Josu Arregik hirugarren sailkatzea lortu zuen bakarkako lasterketan. 1:07:18ko denbora egin zuen Oñatz auzoko mutilak. Lasterketa Madrilgo Vicente Capitan Peñak irabazi zuen eta 1:03:31 egin zuen.