Enparan kalearen barreneko etxe batzuetan etxaurrea berritzen ari dira. Horregatik, hondakinen lur azpiko edukiontziak itxita egongo dira.
Auzokideek zaborra bota ahal izateko, Udalak bi edukiontzi gris jarriko ditu toki horretan bertan, baina plastikoa eta beira Perez Arregiko edota Juan XXIII.a auzoko edukiontzietan utzi beharko da lanek irauten duten artean.