Azpeitiko Parekidetasun Batzordeak herriko emakume eta gizonen egoera aztertzeko parekidetasun plana jarri nahi du martxan. Horretarako herriko emakume eta gizonen egoeraren diagnosia egitekoa agindua eman du.
Oreka Sarea SL egingo du azpeitiarren egoeraren azterketa eta urtebete dute ikerketa egiteko. Azpeitiko udalak 29.936 euro bideratu ditu diagnosia egiteko.
Bestalde, Harremanak Hezkuntza Elkarteak heziketako programa bat jarriko du martxan Azpeitiko ikastetxe guztietan. Horretarako, Udalak 25.460 euro eman ditu.