Urriaren 25ean gazte independentistok Hernanira joateko deia egin genuen, zuen herri galdeketaren iruzurra salatu eta etorkizuna independentzia dela aldarrikatzeko. Eguerdirako Hernaniko kaleetan euskal herriko txoko desberdinetatik etorritako milaka gazte geunden. Trikitilariak, ttuntturroak, batukadak bazegoen festa giroa eta umorea, bazegoen gozatzeko aukera. Harrera ekitaldi xume bat egin eta kale buelta batzuk eman ondoren bazkarira joan ginen. Ordurako ahoz aho zebilen 8tako ekitaldiaren debekuaren gaia. Bazkalostean sokatirako finala jokatu zen eta Arabarrak izan ziren txapeldun. Jada ia 7k ziren eta istiluak ekiditeko guztia ordubete atzeratzea erabaki zen. Ekitaldia 9tan hasiko zen eta ertzainak ordurako alde eginda egongo ziren itxaropena gorde nahi genuen. Kalejira egiten hasi eta minutu gutxira sirenak, pilotakadak eta izua zabaldu ziren Hernaniko kaleetan. Ertzain pila bat kalejira baketsu batean bilduta geunden milaka gazteren aurka indarkeria erabiltzen hasi ziren. Jendea burutik odoletan, herren, anbulantziak hara eta hona gehiegitan errepikatu diren irudiak berriro ere. Giroa baretzeko deia zabaldu genuen eta txosnak ireki ziren guk gurearekin jarraitzeko, baina hara non etorri ziren ertzainak txosnetaraino. Eta ez zuten tragorik eskatu ez, gazteak jipoitu zituzten. Azkenean ekitaldi politikoa ezin izan genuen egin, baina 22:30k aldera karpa ireki eta egitarauari jarraipena eman zitzaion. Milaka gazte independentistok karpa bete genuen.
Aurreko astean Azpeitiko EAJk agiri bat atera zenuten jasotako mehatxuak salatuz eta erabili behar den arma bakarrarekin, hitzarekin jardungo dugu esanaz. Oso esaldi polita baina errealitatetik oso urrun dagoena. Zuek EAJkoak ez zarete mehatxuetan geratzen, zuek gazteak erietxera eraman arte jipoitzen dituzue. Hau ote da hitza bakarrik erabiltzea? Eskualdeko hainbat gazte ere zaurituak izan ginen hitza bakarrik erabiltzen omen duzuenon aldetik. Eta nola ez, zuen EiTBk ez zuen eman zaurituen berririk edo argazkirik, eta ekitaldiaren antolatzaileari buruz gezurra esan zuen. Zikin jokatu duzue. Ekitaldi ilegala zela eta legea bete baino ez zela egin esango duzue zuen erantzukizuna ukatu nahian. Hitler-en aginduetara gas ganbaretako iturriak irekitzen zituenak edo Pinochet-en aginduz disidenteak hil arte torturatzen zituenak erabili zuten argumentu bera. Lotsagarria iruditzen zaigu.
Baina mozorroak jada erori dira eta gazteok badakigu zein den zuen proiektu politikoa, botereari eustea horretarako euskal gazteak jipoitu behar badira ere. Gazteria abertzalea eta euskaltzalea bizkarra ematen ari zaizuela agerikoa da ordea.
Guk gure aldetik, Independentziaren alde lanean jarraituko dugula berresten dugu eta zuen gezurrak agerian jartzearekin batera iruzur saiakera guztiak baldintzatzen ahaleginduko gara. Guk herrietako gazteen lan militantea dugu lan tresna, zuek guztion diruarekin ordaindutako aurpegia estalitako zakur
amorratuak, hitza erabiltzen ez dakitenak eta euskaraz oraindik gutxiago.