Trenaren Euskal museoak lurrun trenen aurtengo ekitaldiari amaiera emateko azken lau zerbitzuak eskainiko ditu asteburu honetan, Azpeitia eta Lasao bitartean. Bai bihar, larunbata, bai igandean, egunean bi bidai izango dira. Trena 12:00etan eta 13:00etan aterako da Azpeitiko geltokitik.
2008ko ekitaldia martxoaren 19an hasi zen eta hilabete horietan lurrun tren historikoen zerbitzua 11.545 lagunek erabili dute. Bisitari kopuru hau lurrun trenen zerbitzua hasi zenetik, orain dela 11 urte, lortutako bigarren altuena da.
Bestalde, Trenaren Euskal Museoak datorren astelehenean hasita, azaroak 3, jendaurreko ordutegia aldatuko du. Egun horretatik aurrera, asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:30etara egongo da irekita. Igande eta jai egunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara bisitatu ahal zango da.