Santo Tomas egunean postua jartzeko izena emateko epea larunbatean zabalduko da

Urola Kostako Hitza 2008ko aza. 5a, 12:11

Postua jartzeko izena azaroaren 25a arte eman daiteke

Postuen zozketa hilaren 27an izango da, udaletxeko areto nagusian

Udal Festa Batzordea Santo Tomas eguna antolatzen hasi da. Festa egun horretan, herriko plazan txorizo postua jarri nahi dutenentzako izena emateko epea larunbatean zabalduko dute, eta hilaren 25era arte izango da horretarako aukera. Postua jartzeko izena udaletxean bertan eman behar da. Postuen zozketa, berriz, hilaren 27an izango da, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide