Azpeitian 196 lagunek eman dute izena Behobia-Donostiarako

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2008ko aza. 5a, 13:11

Igande honetan izango da 20,2 kilometroko lasterketa

Denera 16.300 lagunek eman dute izena; horietatik 606k eskualdean

Igandean korrituko da Behobia-Donostia atletismo proba (20,2 kilometro) eta gaur (asteazkena) Urola Kostako Hitza-k dioenez, Azpeitian 196 lagunek eman dute izena. Beste urteetan antzeko kopurua izan da. Eskualdean Zarautzen baino ez da jende gehiago apuntatu: 214.

Denera 16.300 lagunek eman dute izena. Orain arteko errekorra da. Horietatik, 13.900 gizonezkoak dira eta 2.400 emakumezkoak.

Aurtengoa 44. Behobia-Donostia izango da.

Urola Kostako datuak: 606 lagun

Aia: 16.
Aizarnazabal: 14.
Azkoitia: 78.
Azpeitia: 196.
Beizama: 1.
Errezil: 6.
Getaria: 21.
Orio: 71.
Zarautz: 214.
Zestoa: 24.
Zumaia: 55.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide