Urbitarte auzoko errepidea autoentzat zabalik dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2008ko aza. 7a, 20:11

Urbanizazio lanak direla-eta urriaren 1etik itxita egon da

Larunbat honetatik autobusek geltokia berriro igerileku aurrean izango dute

Gaur, ostirala, 18:30ean zabaldu dute Sanjuandegiko Urbitarte auzoko errepidea. Bi norabidetan dago irekita, baina bertan ezingo da autorik aparkatu. Autobusek bihartik aurrera berriro Sanjuandegiko geltokia igerileku aurrean izango dute.

Urbitarte auzoan espaloia eraberritu eta bizikletentzako bidea egiten ari dira, eta lur azpian uraren hoditeri berria jarri dute. Urbanizazio lan hauek direla-eta egon da errepidea itxita, joan den urriaren 1etik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide