Donejakue?

IƱaki Agirre 2008ko aza. 7a, 17:11

Gaur goizean esan dit lagun batek eta gero baieztatu dut: atzo udalak plenoan erabaki zuen herriko kale batzuei izena aldatzea, Euskaltzaindiaren arauak beteta. Horrela, Santiago kaleari Donejakue jarri diote.

Bale, euskarazkoa ipini diote, baina zergatik ez Azpeitiko ahozko tradizioari eutsi eta Pilotalekua (edo Pelotalekua) jarri?

Naturaltasun pixkat, ezta?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide