Uztarriaren 100. zenbakia argitaratu da

uztarrria.com 2008ko aza. 10a, 12:11

Aldizkariaren sorreretan parte hartu zuten hainbat herritarrek euren bizipenak kontatu dituzte

Aimar Irigoien harrijasotzailea, Abel Segurola artzaina eta hilzorian egon zen Josu Sarasua dira, besteak beste, azaroko zenbakian irakurri daitezkeen gaiak

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 100. zenbakia kalean da jada. Azaroko zenbakian honako gaiak landu dira Uztarrian:

Iritzia atalean: Koldo Aldalur , Miren Larrea, Inaki Elortza, Donato Unanue, Higinio Oiartzabal, Kepa Susperregi, Joxin Iturriotz, Miel A. Elustondo eta Igor Aranbarri eta Kepa Urbietaren artikuluak irakurgai.

  • Josu Sarasua. Bizitzen ikasi behar. Istripu baten ondorioz, garuneko lesioa izan zuen Josu Sarasua azpeitiarrak. Bere istorioa errepasatu du Uztarriak bere senitartekoekin.
  • Klik!. Munduari bira. Orkatz Kultur Elkarteak uda honetarako argazki lehiaketa antolatu zuen, presoen aldeko banderolarekin argazki onenak nork atera munduan zehar. Horietako batzuk bildu ditu Uztarriak.
  • Beharra eta nahiaren emaitza Uztarriaren 100.zenbakiaren harira, aldizkariaren lehenengo kideekin izan gara hasierako kontuak eta komeriak jasotzeko.
  • Abel Segurola, artzaina. Uztarriako 1.zenbakiko Hi heu! ataleko protagonista izan zen artzain hau. 100.ean Uztarria berriro izan da Segurolarekin.
  • Aimar Irigoein. Plazatik bueltan. Errezilgo harrijasotzailea plaza-gizona da baina handik kanpora ere ondo moldatzen da. Denetik kontatu digu.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide