Zezenketak arriskuan Azpeitian?

Juan Mari Beldarrain (Eguzkiren izenean) 2008ko aza. 18a, 17:11

Toreatzaileak ez dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ariko, Jaurlaritzak araudi berria aldatu ezean

Eskumenak murriztu dizkietela uste dute hiru sindikatu nagusiek

Jose Tomas, Julian Lopez El Juli, Miguel Angel Perera, Cayetano Rivera eta beste toreatzaile ugarik abisua eman diote Eusko Jaurlaritzari: honek lehengo astean onartu zuen zezenketen araudi berrituaren hainbat puntu aldatzen ez baditu, haiek ez dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zezen-plazetan parte hartuko. Besteak beste, beraz, Azpeitikoan, saninazioetan.

Euren jardunerako "ezinbesteko" diren aldaketak eskatu dituzte toreatzaileen hiru sindikatu nagusiek: Taurak, Union Nacional de Picadores y Banderilleros EspaƱoles-ek, eta Asociacion Sindical de Mozos de Espadas y Puntilleros-ek. Eskumenak murriztu dizkietela uste dute.

Jaurlaritzaren araudiko puntu batzuk:

  • Zezenentzako eztena hiru milimetro gutxitu behar da, eta toreatzaileak hemendik aurrera ezingo du mugatu zezena zaldira zenbat aldiz sartzen den.
  • Zezenketako presidenteak toreatzaileari agindu ahal izango dio azterketa medikua egiteko, eta erabaki ahal izango du honek toreatzen segi dezakeen edo ez.
  • Zezenketa batean toreatzaile batek ezin badu aritu, beste biak eskuz esku toreatzera behartuta egongo dira. Hauek kasu horretan arlo ekonomikoa berriro negoziatzeko bermerik ez dute edukiko.
  • Hamasei urtez beherako lagunek ezingo dute zezenketetara heldurik gabe joan hemendik aurrera.
  • Zezen bat aurrez toreatua izan den susmoa badago eta hura plazatik erretiratu behar bada, presidentearen iritziak baino ez du balioko.
  • Zezenen adar puntek ukiturik behar badute, ez dituzte toreatzaileak zertan deitu horretarako.
  • Apoderatuek ezingo dute kailejoian egon.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide