Azpeitiko Baigera jubilatu elkarteak hitzaldi sorta bat antolatu du, Kutxa Ikasgelak egitasmoarekin elkarlanean. Hiru hitzaldi emango dira guztira: azaroaren 25ean Saiatu zaitez lo ondo egiten hobeto bizitzeko izenekoa, abenduaren 2an Urteen bakardadea: prebentzioa eta aholkuak eta abenduaren 15ean Maitasuna eta afektibitatea pertsona helduengan hitzaldia. Hirurak arratsaldeko bostetan emango dira, Baigerako lehen solairuan.
Antolatzaileen esanetan, hitzaldiak irekiak dira eta edonork parte hartu dezake, baita erretiroa hartuta ez dutenek ere.