Santa Zezilia Eguna ospatzeko Juan Antxieta Musika Eskolakoek kontzertua emango dute gaur, osteguna

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com 2008ko aza. 20a, 10:11

Musika emanaldia Izarraitz pilotalekuan emango dute, 19:30etik aurrera

Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua larunbatean izango da

Larunbatean, azaroak 22, Santa Zezili Eguna ospatuko da eta horren harira eskualdeko hainbat herritan ekitaldi desberdinak antolatu dituzte. Azpeitian, musikarien eguna ospatzeko, Juan Antxieta Musika Eskolakoek musika jaialdia emango dute gaur, osteguna, Izarraitz Pilotalekuan. 19:30ean hasiko da ekitaldia.

Gaurko kontzertuan musika tresna desberdinak entzuteko aukera izango da. Jaialdia balleteko ikasleekin hasiko da. Ondoren perkusioa, flauta, biolina eta biolontxeloa doinuak entzungo dira. Gitarra eta akordei taldeek ere bere tartea izango dute. Kontzertuaren bigarren zatian, korala, banda eta orkestraren txanda izango da.

Larunbatean, Azpeitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du Udaletxeko arkupetan. 19:00etan hasiko da eta zuzendari lanetan Unai Frantzesena ariko da.

Santa Zezilia Egunaren omenez antolatuko ekitaldiak

Azaroak 20, gaur. 19:30ean, Izarraitz pilotalekuan, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen kontzertua. Ostiralean, etzi, Musika Eskolan jai eguna izango dute eta ez dute eskolarik izango.

Hau da gaurko kontzerturako Musika Eskolakoek prestatu duten programa:

  • Balleta: Camp rock (Jonas Brothers) eta Breaking dishes (Rihanna)
  • Perkusioa, flauta, biolina eta biolontxeloa: Minueto in G (Bach).
  • Gitarra taldea: Ujuka borobila (Herrikoia).
  • Akordeoi taldea: Place au Tyrol (E. Basile).
  • Teklatuak eta akordeoiak: Mamma mia (Abba).
  • Abesbatza: Urrundik (J.C. Irizar) eta Marinero (Arico Junior)
  • Banda: Hawai five-O (Mort Stevens).
  • Orkestra: Smoke on the water (Deep Purple)
  • Orkestra eta Banda: New York, New York (John Kander).

Azaroak 22, larunbata. 19:00etan, udaletxeko arkupetan. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua. Zuzendari lanetan Unai Frantzesena ariko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide