'Gizarte Trebetasunak' ikastaroa datorren astean hasiko da

Uztarria.eus 2008ko aza. 20a, 12:11

Ikastaroa azaroaren 25ean, 26an eta 27an emango da, arratsaldeko bostetatik zortzietara

Klaseak euskaraz eta doan eskainiko dira

Udaleko Gazteria Sailak Gizarte Trebetasunak ikastaroa antolatu du. Ikastaroa azaroaren 25ean, 26an eta 27an emango da, Perretxiko eraikinean eta bederatzi ordukoa izango da. Egun bakoitzeko saioak hiru ordukoak izango dira, arratsaldeko bostetatik zortzietara. Klaseak doan eskainiko dira, euskaraz.

Hezkide Eskolako kide BeƱat Solabarrieta izango da ikastaroaren irakaslea. Ikastaroa elkarteetako boluntarioa zuzenduta dago. Antolatzaileen hitzetan, Gizarte trebetasunen inguruko gogoeta sustatzea eta pertsonen arteko erlazioak errazten dituzten trebetasunak landuko dira.

Izena Gazte Informazio Bulegoan edo 943 157160 telefono zenbakian eman behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide