Gatillazo musika taldearen kontzertua larunbatean, plazan

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com 2008ko aza. 21a, 13:11

Herriko tabernarien elkarteak antolatu du; kontzertua plazan izango da, 23:00etik aurrera

Gaur (ostirala) Lauroba eta Chicarela taldeek kontzertua emango dute Gaztetxean

Azpeitiko tabernarien elkarteak antolatuta Gatillazo taldearen kontzertua izango da bihar, ostirala, 23:00etan, herriko plazan. Evaristo kantariak gidatzen duen taldeak 2005. urtean kaleratu zuen Gatillazo lehen diska, Oihuka etxearekin. Bi urte geroaro Dianas legales izeneko lana argitaratu zuen. Bihar, Azpeitiko plazan, atera berri duen Sex Pastels diskoa aurkeztuko du.

Gatillazoren kontzertuaz gain, Azpeitiko Gaztetxean bi musika kontzertu izango dira gaur. 22:00etatik aurrera Lauroba eta Chicarela taldeek kontzertua emango dute. Lauroba taldeko lau kideek Gauari gauarekin diskako kantuak aurkeztuko dituzte. Chicarelakoek, berriz, duela bi urte kaleratutako lanaren kantuak eskainiko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide