Txiki-Biran ekimenaren baitan ikuskizuna egongo da igandean

Urola Kostako Hitza 2008ko aza. 21a, 10:11

Jakin eta jolas ikuskizuna ikusteko aukera izango da

Ekitaldia Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan izango da, 12:00etan

Udaleko Gazteria batzordeak antolatutako Txiki-Biran haurrei zuzendutako ekimenaren baitako emanaldi bat egongo da igandean, 12:00etatik 13:00etara, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan. Bertan, Jakin eta jolas ikuskizuna ikusteko aukera izango da.

Txiki-Biran programazioaren baitako ekitaldiak hilero izaten dira, ganadu feria izaten den asteko igandetan. Hilero lekuz aldatzen dituzte emanaldiak eta oraingo honetan Sanjuandegin izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide