Fernando Morilloren beste nobela bat

Uztarria.com, Berria.info 2008ko aza. 22a, 13:11

Egun beltzetan, jolas beltzak aurkeztu du, "bizitzaren gordinari buruzkoa"

Bosgarren eleberria du, eta gazte denborako kontuak dakartza azkenekoan

Fernando Morillok Egun beltzetan, jolas beltzak nobela aurkeztu zuen atzo (ostirala). Erein argitaletxeak atera du lana, Perzebal sailean. Bosgarren eleberria du azpeitiar idazleak.

Narratzaileak gazte denborako kontuak dakartza gogora Morilloren liburuak. Narratzaile hori da nobelak jasotzen dituen istorio txiki guztien enborra. "Gudaoste bat aipatzen da, eta gudaoste horrek asko dauka gurean bizi izandakotik", dio Morillok. "Baina ez da. Nire asmoa ez da inola ere nobela historiko bat egitea izan, bizitzaren gordinari buruzkoa baizik. Liburuko pertsonaiek aurkituko dituzten ametsak eta beldurrak gutako askok eta askok aurkituko —eta aurkitu izan— ditugun bizipenen oso antzekoak izango dira. Kolorea aldatuta, beharbada, bestelako mozorro batez, beharbada, baina, funtsean, gure bideen antzekoak. Istorioaren sinesgarritasunari eman nahi izan diot erabateko lehentasuna , eta ez, berriro diot, koherentzia historikoari".

Oraindik 34 urte dituen arren, liburu asko argitaratu ditu Morillok. Hona hemen haren bibliografia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide