Lan Mobel Iraurgik denboraldiko lehen partida galdu du, Santanderren

Uztarria.eus 2008ko aza. 24a, 13:11

Ventanas Arsan Estela nagusitu zaio, luzapenean; EBA Ligako lehen zortzi partidak segidan irabazi zituen Iraurgik

Sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, baita Lagun Onak-ek ere

Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldeak Espainiako EBA Ligako denboraldi honetako lehen partida galdu zuen atzo, igandea, Santanderren (Espainia). Ventanas Arsan Estela taldearen aurka 104-99 galdu zuen, luzapenean. Atzora arte zortzi partida segidan irabazi zituen.

Atsedenaldira berdinduta iritsi ziren bi taldeak (41-41). Hirugarren laurdenean etxekoek markagailuan aurretik jarri ziren (66-63), baina Iraurgik partida berdintzea lortu zuen bukaeran (91-91). Ondorioz, luzapena jokatu zuten eta bost puntuko aldearekin (104-99) galdu zuen partida Lan Mobel ISBk.

Hala ere, sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, 17 punturekin. Bigarren postuan Santurtzi dago, puntu bakarrera.

Lagun Onak ere lehen postuan

Espainiako Hirugarren Mailan Lagun Onak futbol taldeak ere sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du. Igandean 1-2 irabazi zion Alaves Bri, Gasteizen. Azpeitiarrek 13 partida jokatu dituzte, bakarra galdu dute eta 30 puntu dituzte, bigarren sailkatuak baino lau gehiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide