Udal Gizarte Zerbitzuak Zainketa aringarrien inguruko bi hitzaldi antolatu ditu. Hizlaria Matia Fundazioko Lori Thompson psikologia doktorea izango da.
Lehenengo hitzaldia gaur, asteazkena, izango da, arratsaldeko bostetatik aurrera. Amaierako gaixotasunai eta heriotzari buruz hitz egingo du hizlariak. Bigarrengo saioa datorren asteazkenean, abenduaren 3an, egingo dute eta Amaierako gaixoen zaintzailea zaintzea izango da hitzaldiaren gaia.
Sindikatu Zaharrean emango dira bi hitzaldiak, gazteleraz.