XXVI. Euskal Antzerki Topaketako egitarauan aldaketak egin dituzte, halabeharrez. Ni naiz Hector, ni bakarrik antzezlana iragarrita zegoen iganderako, baina antzezlan horretako aktore bati ebakuntza egin diote. Ondorioz, bertan behera gelditu da emanaldia. Hala ere, horren ordez, larunbatean, 21:30ean, Izarraitz pilotalekuan Kanpingags taldearen Hor al zaude antzezlana izango da.