Auto batek gizon bat harrapatu zuen atzo Loiolan

Uztarria.eus 2008ko azaroaren 28a

Ezbeharra 18:45ak aldera gertatu zen

Zauritutakoa korderik gabe geratu zen eta Donostiako erietxera eraman zuten

Istripua gertatu zen atzo arratsaldean (azaroak 27, osteguna) Loiolako basilika parean. Ertzaintzaren arabera, ezbeharra 18:45ak aldera gertatu zen, Audi 80 markako auto batek zebrabidea zeharkatzen ari zen gizon bat harrapatu zuenean. Zauritutakoa F.J.C da, 57 urtekoa eta Azpeitiko bizilaguna. Istripuaren ondorioz, zauritutakoa korderik gabe geratu zen eta Donostiako erietxea eraman zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide