Bertso Parrandako azken kanporaketa izango da gaur, ostirala

Uztarria.eus 2008ko azaroaren 28a

Laugarren kanporaketa saioa Bax eta Zapio taldeek jokatuko dute Txarrantxa tabernan

Datorren astean finalaurrekoak hasiko dira

Erniarraitz Bertso Elkarteak antolatutako IV. Bertso Parrandako azken kanporaketa jokatuko dute gaur, ostirala, gaueko 23:00etatik aurrera, Txarrantxa tabernan. Bax (BeƱat Lizaso, Aitor Zinkunegi eta Josu Oiartzabal Xenpelar) eta Zapio (Izaro Zinkunegi, Egoitz Alkorta eta Jokin Sudupe Pio) taldeak ariko dira kantuan.

Datorren astetik aurrera finalaurrekoak hasiko dira. Abenduaren 5ean Azkoitiko Zurt tabernan gaur gaueko talde irabazleak Neli taldearen aurka lehiatuko da. Abenduaren 12an, berriz, bigarren finalaurrekoa jokatuko dute Aure eta Man taldeek, Errezilgo trintxera jatetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide