Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako IV. Bertso Parrandako azken kanporaketa jokatu zen herenegun, Azpeitiko Txarrantxa tabernan. Jendez eta emozioz gainezka egon zen Bax (BeƱat Lizaso, Aitor Zinkunegi eta Josu Oiartzabal Xenpelar) eta Zapio (Izaro Zinkunegi, Egoitz Alkorta eta Jokin Sudupe Pio) taldeen arteko lehia. Alde gutxi izan zen bi taldeen artean eta epaimahaiak lan zaila izan zuen erabakia ematerakoan. Azkenean, Zapio taldearentzat izan zen garaipena eta honenbestez, finalaurrekorako urratsa eman du hirukoteak.
Finalaurrekoei begira
Datorren abenduaren 5ean Azkoitiko Zurt tabernan Neli taldearen aurka neurtuko da Zapio taldea. Errezilgo Nekane eta Izaro Zinkunegi ahizpen arteko norgehiagoka ikusteko aukera izango da bertan. Abenduaren 12an, berriz, bigarren finalaurrekoa jokatuko dute Aure eta Man taldeek, Errezilgo Trintxera jatetxean.