Ainara Martin Blancok irabazi du Azpeitiak 700 urte ekimenaren logotipo lehiaketa. Azpeitiak bere sorreraren 700. urteurrena ospatuko du 2010. urtean eta ospakizun horrekin lotutako ekitaldietarako, eta haien komunikazio eta zabalkundea egiteko, irudi bat sortzea izan da logotipo lehiaketaren helburua.
Blancoren irudia Enparango zubian oinarrituta dago. Epaimahaikoen arabera, logotipoak Azpeitiak garai batetik gaur eguneraino izandako bilakaera ondo baino hobeto islatzen du. Bestetik, irudia formatu desberdinetara "oso ondo" egokitzen dela adierazi dute.